XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pepe Catalánekin batera lan egiten bizpahiru hilabete neramatzalarik, Rovira jaunak bere bulegora deitu ninduen.

Oso pozik zegoen nire errendimenduaz eta kontratu finkoa egin zidan.

Baldintzak, soldata dexente ona eta minimo batetik pasaz gero, salmenta bakoitzaren %5a.

Hori bai, automobila nik erosi behar nuen.

Automobil zahar bat erosi nuen epeka eta Peperengana joan nintzen berria ematera.

Automobila ikusi bezain laster igerri zuen zer esan behar nion.

- Badakit zertara zatozen - esan zidan.

Rovirak bakarka lan egiteko eskatu dizula esatera ezta?.

Iritsi zaigu, bada, elkarrengandik banatzeko eguna.

Baina zaude lasai, gure adiskidantza ez baita galduko.

Moldatuko gara elkar ikusten segitzeko.

Halaxe izan zen. Bera Zaragozan baldin bazegoen eta ni Gasteizen, Logroñon elkartzen ginen eta egundoko parrandak antolatzen genituen.

Mozkorrak biharamunerarte irauten zigun batzutan.

Hotelera ahal bezala itzuli, arratsaldeko bostak edo seiak arte lo egin eta berriz hasten ginen edaten.

Gogoan daukat oraindik behinola kabaret batean pasatako egun ahaztezinak.

Astebete eman genuen kabaretetik irten gabe.

Egunez txanpan botilak bata bestearen atzetik irekitzen genituen eta gauez, mozkorraldia pasatutakoan, neska haiekin lo egiten genuen, era guztietako jolasak eta plazerrak dastatuz.

- Hauxe bai ondo bizitzea! Erromatar aberats haiek ez zuten guk baino askoz gehiago gozatuko! Ez horixe! - esaten zidan.